Euskaraldia hastear… txapa banaketa eta hasiera ekitaldiak!

Euskaraldia hastear dago eta giroa berotzen ari da. Lezaunen, Deierrin eta Lizarran asteburuan hasi ziren txapak, aholku eskuorriak, “aitzakia-agenda” (kultur agenda)… herritarren artean banatzen eta aste honetan honetan jarraituko dute: Lizarrako euskaltegian, Irantzu euskara zerbitzuan Aritzalan eta Oteitzan.

Hasierako egunetan ekitaldi ugari ikusi ahalko ditugu. Hemen ditugu Lizarran eta Irantzu Mankomunitateko herrietan lehen astebururako prestatu direnak:

OSTIRALEAN fokoa bi gunetan izanen dugu. Batetik, 17:00etan hasita, Lizarrako Santiago Plazan hasiera ekitaldia izanen dugu, dantza eta koreografiak eta bestelako sorpresak. Amaitzeko, trikipoteoa eginen da Lizarrako kaleetan barrena.

Bestalde, La Bota Peñak ipuin kontalaria ekarriko du 19:30ean: “Neska edo mutila… zer axola du!

Bitartean, 17:30etik Abartzuzako pilotalekuan eta ondoko Anberria elkartean familiendako Euskaraldia festa izanen dugu: eskulanak (egin zure ahobizi “pajarita”, belarriprest brotxea… ) eta dantza tailer irekia.

LARUNBATEAN, halaber, Euskaraldiak bi foko nagusi izanen ditu.

12:00etan Lizarrako kiroldegiko sotoan, euskalfitness saio arina eta, ondoren, mintza-bermuta herrian barrena.

19:00etan, Zurukuaingo Aroa upategian: Euskaraldia ekitaldi zirraragarria; ondoren Baga,Biga,Higa hitzaldi kantatua Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezekin; bisitaldi gidatua upategian barrena eta afaria.

Ohar garrantzitsua: Ekitaldi osorako txartelak agortu dira jada. Baina hasiera ekitaldira eta hitzaldi-kantaturako sarrera-gonbidapenak banatuko dira Irantzu Euskara Zerbitzuan astelehenetik aurrera (Aritzalan)

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena