Aiegik ezetz esan dio “Eremu mistoari” eta gauza gehiagori

Atzo, larunbata, herri kontsulta egin zuten Aiegin “Eremu ez euskalduna” utzi eta “Eremu mistora” igaro ala ez galdetuz. Osotara erroldaren %42ak bozkatu zuen eta 30 botorengatik ezezkoa atera zen, botoen %51 aurka (391) eta %47 alde (361).

Hemen hedabideek nola jaso duten:

Eremu mistora igarotzea, jakina denez, ez da ofizialtasuna eskuratzea eta, beraz, ez da eskubide aldetik hizkuntza-berdintasuna eskuratzea. Are gutxiago normaltasuna euskal hiztunarentzat. Une honetan Lizarraldean onartuta dauden elebitasuna eta gutxieneko eskubide batzuk aitortzea besterik ez dakar: ulertua izateko eskubidea (Euskararen 18/1986 Foru Legea, 17. artikulua).

Bizikidetzarako kezkatzeko moduko emaitza, bozkatu duten herritarrek ezetz esan baitiote eskubide gehiago izateari, norberak eta auzokideak. Nola ulertu norbera eta bestearen eskubideak ukatzea, ulertua izateko eskubidea eta identitatea ukatzea, ez bada intolerantziatik, aniztasunaren ukaziotik, eta “bestearekiko” beldurretik?

Kezkatzeko moduko emaitza bai 391 lagunek ezezkoa babestu dutelako, duen esanahiarekin, eta baita aldekook ez garelako gai izan gizartearen gehiengoa, %58a, alde mobilizatzeko.

Albistea irekitzen duten irudia Pixabay-tik hartu da, eta horrekin nolabait islatu nahi izan da aniztasunaren kezka edo izua kontsultaren emaitzarengatik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena