Txapa banaketa hitzorduak

Unea gero eta gertuago dugu eta jada Ahobizi eta Belarriprestei dagokien materiala ematen ari gatzaie: hartutako rola identifikatzeko txapa, aholkuen eskuorria, eta datozen egunotako “topo egiteko aitzakiak” edo euskarazko kultur agenda.

Non eta noiz jaso? hemen duzue zuen txapa jasotzeko hitzorduak!

  • Azaroak 16, ostirala: Zurukuaingo elkartean. 19:00-20:30
  • Azaroak 17, larunbata: Lizarrako euskaltegia. 11:00-13:00
  • Azaroak 19, astelehena: Oteitzan 19:00-19:30
  • Azaroaren 19tik 22ra, astelehenetik ostegunera: Lizarrako euskaltegia. 11:00-13:00 / 18:00-20:00
  • Azaroaren 19tik 22ra, astelehenetik ostegunera: Irantzu euskara zerbitzua. 8:00-15:00 (Aritzala)

Hemen egindako bi kontsultari erantzuna. Denon intereseko direlakoan:

  • Ezin dut txapa jaso egun, leku eta ordu horietan. Bidali dezaket lagun edo senideren bat nire txaparen bila?” Bai, baina kontuan hartu behar duzu txapa zure izenean dagoela eta, hortaz, eskatzaileak esan beharko digula norentzako txapa den guk segimendua egiteko.
  • Ezin dut online izena eman. Txapa jasotzera noanean izena eman dezaket?” Bai, txapa jasotzeko lekuetan izen emate fitxak izanen dira. Hortaz, zure izena ez bada dugun zerrendan agertzen, momentu horretan bertan egin ahalko duzu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena