Euskara Kultur Zikloa 2016 – Gares

EKZ16-1EKZ16-2

Garesko Udalaren Euskara Zerbitzuaren ekimenez hemen dugu berriz ere Euskara Kultur Zikloa ekitaldiz betea. Adi, ze aurreneko jarduera urriaren 18an bertan abiatuko baita, hona hemen kronologikoki zerrendatuta 2016ko kultur jarduerak:

Urriak 18 eta 25, asteartea. Euskarazko kanta eta jolas tailerra guraso (0-6 urte bitarteko haurrekin) eta arloko profesionalendako. Haurtzaindegi zerbitzua izanen da. 17:00-18:30, Haur eskolan. 5€

Azaroak 11, ostirala. Garagardo dastaketa Aritz Ugalderekin. Pintxo-afaria + garagardoa 17€. 21:30ean, herriko elkarte batean.

Azaroak 16, asteazkena. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Ttipi-Ttapa, Korrika!”, estreineko aldiz Nafarroan. Sarrera 6€. 17:30ean eskoletako kiroldegian.

Azaroak 26, larunbata. Gari, disko berriaren aurkezpena. Vinculo etxean 20:00etan; gonbidapenarekin (udalean eta euskaltegian eskuragarri). Kontzertua amaitu ostean euskararen afaria, 15€ Aloa tabernan.

Abenduak 15, osteguna. «Izarbeibarko Kondairak» liburuaren aurkezpena, bertako euskalkian idatzia. Liburutegian 19:30ean.

Azaroaren 8tik 27ra “Euskara linguistikoa eta dantza erakusketa”, Felix Aranburu eta Andoni Flores. Aurkezpena azaroak 11, 19:30ean Vinculon.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena