Gaztelako atea Lizarran: gaztel-era eta eusk-era arteko zubia

DSC_0011

Eskualdeko euskaltegiek (Lizarra, Gares eta Lodosako AEK), Mintzakide egitasmoak, toki entitateetako euskara zerbitzuek (Lizarra eta Garesko udalak, Izarbeibar eta Irantzu mankomunitateak) eta hainbat ordezkarik (Garesko eta Abartzuzako alkateak; Irantzu eta Villatuertako ordezkariak) helduak euskara ikastera deitu zituzten astearte honetako prentsaurrean, hemen argazki galeria.

Lizarrako Gaztelako atearen sinbolismoa probestu zuten deitzaileek hiritarrei gonbidapena egiteko euskararen atea gurutzatzera. Ega ondoko hiriko Erdi Aro harresietako ateetan azkena, gaztel(era) eta eusk(ara)ren arteko zubi lanak egiteko leku ezin aproposagoa bilakatu zen. Bertan euskaltegiek AEKren kanpaina aurkeztu zuten “%100 efektiboa“, eta udal zein mankomunitateek haiena “Argi dago! ¡Está claro!“.

Gogoratu, halaber, zenbait toki entitatek diru laguntzak eskaintzen dutela euskara ikasteko: Lizarra, Gares, Mendigorria, Abartzuza, Gesalatz, Deierri…

100% efectivoArgi dago

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena