Borrokatzeak eta hizkuntza eskubideetan sinesteak badu saria

Ia ez dago aste lasairik Lizarran. Hala, besteak beste, otsailean jubilatuek manifestazioa egin dute, Raimundo el Canastero musika-kolektiboko 5 kideren epaiketa ezustean are gehiago korapilatu dute eta inauterien antolatzaileek Udalaren trabak salatu dituzte. Euskarak eta herritarren hizkuntza eskubideek ere eman dute zeresan handia, horren lekuko hedabideetan izandako oihartzuna. Hemen otsaileko laburpena (kronologikoa):

Naiz.eus

Borrokatzeak eta hizkuntza eskubideetan sinesteak badu saria:
– Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleak kartel berriak ele bitan jarri ditu. Osasun Departamentuaren Hizkuntza Planean Euskarabidearekin elkarlanean jasotako ekintzetako bat izan da. Hemen Kotarro.eus-en honen gaineko azken salkaketa: Garcia Orcoyen ospitalaren hizkuntza paisaia euskaraz behingoz!.
– TANen ebazpenarekin “jakin” dugu Kultura K-z ere badela eta kultura teknikariak euskaraz jakin behar duela. Hemen Kotarro.eus-en Kultura K-z ere bada protesta.

Azken honetan, TANen ebazpena, gogoratu behar da helegitea 2024ko plantilla organikoari eragiten diola zuzenki. Ez, ordea, kultura teknikariaren lanpostua aldi batez betetzeko egin zen deialdian eta, beraz, hasiera batean ez dio eragingo une honetan lanpostua betetzen duen langileari. Baina, Lizarrako Udalak 2024rako lan publikoaren eskaintza egin zuen Alkatetzaren abenduaren 31ko Ebazpenaren bidez, horren aurka ere jo baldin bada TANen… Abiapuntu ona da TANek eman berri duen ebazpena bide juridikotik jarraitzeko borondate politikoak ukatzen duena.

 

Euskarabidea
EH Bildu
Euskarabidea
Euskarabidea

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena