Pailazoek berriro egin dute, Los Llanos beteta!

2020an UPNk pailazoen gaineko zentsura agindu zuen Nafarroan, eta hala bete zuen Lizarrako delegazioak. Azkenean Oteitzan antolatu behar izan zuen Gareanek eta inoizko emanaldirik beteena izan zen. Ordutik bost urte pasa direnean, zentsuraren haize boladek Lizarrak ufatzen dute berriro ere. Oraingoan ez dira pailazoak, oraingoan ez dira aktoreak, oraingoan musikariak dira: Raimundo kolektiboa.

Kasualitateak nahi izan du pailazoen ekitaldiaren egun berean Raimundoren aurkako epaiketa egin izana, eta goizean bertan sorpresa: Bertan behera utzi dute Raimundo el Canastero taldeko kideen aurkako auzi saioa. Aurreko asteburuan jaialdi handia antolatu zuen taldeak, eta Euskal Herri osoko musikariak elkartu zituen babesa adierazteko. Eta baita sinadura bidez babesa adierazi ere: Euskal Herriko 237 musikarik Raimundo el Canastero taldearen aldeko manifestua sinatu dute.

Salaketak ere izan zuen lekua emanaldian, eta zoriontzeak. Azken horretan Begori emandako saria, Garean sortu zenetik elkartearen buru eta arima izan baita. Saria ere, halaber, Bagara taldeari, hizkuntza eskubideen alde eta jasaten diren erasoak salatzeko egiten ari den lanarengatik. Udalaren azken ekintza euskarafoboak zuzen-zuzenean eragin die haurrei, izan ere Bertsolaritza Irakaskuntzan programa diruz laguntzeari utzi dio, eta horrekin ikasturte honetan programaren bigarren aldia eten.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena