2025eko Sendaberri aurkeztu dute Gobernuak eta Antzokien Sareak (Udalak). Programaren helburu nagusia da espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea, gai sozialak edo lengoaia eszeniko berriak sakontzen dituzten proposamenen bitartez.
Lizarran 3 emanaldi eta programaren webaren agendan oraindik ageri ez den arren, Noticiasek Sendaberri ofrecerá 67 funciones de teatro, circo y danza en 31 localidades de Navarra albistean aurreratu du antzezlan bat euskaraz dela: Trapu Zikinak. Antzezlanaren web-orrian ere, Sendaberriren plataforman, agertzen da Lizarran eskainiko dela. Adi egon behar, batetik ea noizko agendaratzen den eta bestetik ziurtatu antzezlan honen fakturazioa Udaleko kultura aurrekontuetatik ordaintzen dela eta Euskara aurrekontuetatik.
Sinopsia: Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz… Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.
Trapu zikinak teaserra:
“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.
Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?
Eta indarkeriarenak?
Zeri esaten diogu “zikin”?
Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?
Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz… Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.