Bertso afariaren bideo laburra: “Lizarra neurrigabea”.

Bertso saio ederra eskaini ziguten atzokoan Sustrai Colina eta Igor Elortzak. Lizarrako bertso eskolak eta Gareanek antolatuta, ederki gozatu genuen Gure Hizkuntza elkartean. Elkartea leporaino bete zen, 50 lagun pasa, gazte, heldu eta edadeko.

Sarrerak agortuta, tradizio bilakatu da San Andres ferietako bertso afaria. Eta tradiziotik heldu zioten Sustraik eta Igorrek kantuan. Tradiziotik eta kalitatetik, ederki aritu baitziren. Bideoan ikus dezakezue, 3 minututan, nola Lizarra neurrigabe laudatu ondoren, neurri berean ematen dioten astindua jarraian. Barre algarak Tuteran ere entzungo ziren.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena