“Izarbeibarko ipuñak” liburu aurkezpena ostegunean Garesen

Ipuñak kartela

Azken 120 urtetan gurean gertatu ez dena!

Izarbeibarko ipuñak Izarbeko euskalkian idatzitako eleberriaren aurkezpena Garesko liburutegian, abenduaren 15ean, 19.30ean, Aitor Arana idazlearekin. Hitzordu berezia eta opari dotorea gabonetarako 😉 Liburua salgai egonen da bertan, 7 euroan.

Prentsa oharra:

Abenduaren 15ean “Izarbeibarko ipuñak” eleberri-proiektua aurkeztuko du Garesko Udalak. Duela mende bat inguru galdu zen Izarbeibarko euskalkia, literaturaren bidez, gazte eta helduengana hurbiltzea da eleberriaren helburu nagusia; egungo euskara batua aberastu, batez ere harreman informaletan, kolore eta bizitasun gehiago jarriz.

Horretarako Aitor Aranak azpeitiko idazleak ibarreko kondairak hartu, osatu eta literaturara eraman ditu aurretik egindako izarbeibarko euskararen ikerlan linguistikoetan oinarrituta. Emaitza, liburu erakargarria, are gehiago kontuan hartzen badugu tokiko zenbait artistek apaindu dutela haiek marraztutako ilustrazioekin. Espero dugu tresna baliogarria izatea gure egungo hizkera biziago egiteko. Datorren urteko otsailean liburuaren inguruan literatura-tailerra antolatuko da. Bertan Aitor Arana izanen da liburuaz gozatu eta euskalkia jorratzeko asmoz.

Aurreko artikuluaBertso afariaren bideo laburra: “Lizarra neurrigabea”.
Hurrengo artikuluaOlentzero laguntzaileak nonahi: Villatuerta, Oteitza, Larraiza, Allin, Metauten…