Jurramendi. Mendi sakratua; Karlismoaren museoko erakusketa berria (lehena elebiz)

Argazkia
Jurramendiko gertakariak 1976. Argazkia: Carlos Corcho

Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berria aurkeztu zuen astelehenean: Jurramendi. Mendi sakratua. 2017ko maiatzaren 7ra arte bisitatu ahalko da. Erakusketa 1873ko azaroaren 7, 8 eta 9ko gudatik abiatuko da; Carlos VIIaren aldekoak garaile suertatu ziren eta ordutik karlisten ikur bilakatuko zen. Gertaera honek karlismoaren imaginarioan izan zuen bilakaera historikoa erakutsiko digu, baita 1976ko maiatzaren 9an “Jurramendiko Gertakariak” delakoa ere.

Erakuseta zortzi esparruk osatzen dute: Esparru sinbolikoa, Guda. Heroien sorburu, Minaren erromeria abiatzen, Birsortzea, Askatasun aireak, Franco, traidore; bai, jauna!, 1976. Alderdi hautsia, Jurramendiko aldarrikapena.

Karlismoaren museoak bisita gidatuak euskaraz antolatu arren, hau da lehendabiziko aldia erakusketa oso bat elebiz eskaintzen diguna. Aukera ederra izan ahal da abenduaren 6ko bisita gidatua (Erakusketa iraunkorrera) probestu aldi berean bi erakusketa ikusteko: Iraunkorra eta berria.

Kartela

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena