Aste honetan euria ari du, zaparrada betean, geure inguruan. Zipriztindu nahi? Asteari ederki ekiteko, lehen hitzordua Lizarran eta Tafallan ditugu. Hurrenez hurren Oier Aslaren Parte hartzeko kontzertuak eta Errementari filma bertsio originalean. Hurrengo egunean, ostegunean, “Animaliak jaietan” hitzaldia Lizarrako Bota Peñan.
Astea animatua egon bada, zer esanik ez asteburuarekin: Lizarran Handia filma ekarriko dute berriro ere, bertsio originalean, sariak jaso eta jaso ari dela, eta Tafallako Kube aretoan Gatibuk kontzertua eskainiko du. Arratsaldean, berriz, Lizarrako Caro Baroja Museo Etnologikora bisita gidatua izanen da. Larunbatean, aldiz, aste honetako plater nagusiak: Garesko Euskal Jaia, Tafallako euskararen eguna, Lodosan herri-kirolak eta txistu-poteoa, Aritzalan II Zirku tailerra eta Lizarran Revolta Permanent kontzertua.
Igandean, geure eskualdetik pixka bat urrundu arren, Sortzen jaia Iruñean.
Lizarrako Gazteriaren Etxean 20:00etan

Bi saio, 18:00etan eta 20:00etan

“El Museo Etnológico de Navarra Julio Caro Baroja” dokumentala
17:30ean Merkatondoa, 13- 4. Nabea

Lizarrako Los Llanos zinemetan 20:30ean

Ostiralean Gatiburen kontzertua
22:00etatik Tafallako Kube aretoan
Larunbatean Garesko Euskal Jaia
Larunbatean Revolta Permanent kontzertua
Lizarrako Bota Peñan 22:30ean
Larunbatean Tafallako Euskararen Eguna
Larunbatean haurrentzako II Zirku Tailerra
Aritzalako Montalbanen 17:00etan (izena eman behar)
Larunbatean Herri-kirolak eta txistu-poteoa Lodosan
Igandean Sortzen jaia Iruñean Antoniutti parkean