“Parte hartzeko kontzertua” Oier Aslarekin asteazkenean

Oier Aslak Lizarrara ekarriko digun kontzertua ezberdin eta bakarra izango da, “Parte hartzeko kontzertuak” publikoak berak hautatutako abestiekin eraikitzen direlako. Horretarako, aldez aurretik 200 abesti baino gehiagoko zerrenda banatuko da. Kontzertuko protagonista entzulegoa da, abestiak aukeratzeaz gain, mikrofonoa hartuta, Oierrekin batera abestuko baitu.

Zalantzarik gabe, emanaldi interaktibo eta dibertigarriaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Ez dago modu politagorik, aurtengo Udaberriko Kultur Errotari amaiera emateko.

MAIATZAK 16, ASTEAZKENA, 20:00etan
“MARIA VICUÑA” GAZTERIAREN ETXEAN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena