Gazteriaren Etxeak antzerki eskola bultzatu nahi du Lizarran. Horretarako bi talde eskaini ditu, haietako bat euskaraz: Asteazkenetan 16:00-18:00 eta urriaren 10ean hasita. Ikastaroa doakoa izanen da eta 2000/2006 urte bitartean jaiotakoei zuzendurikoa (12-18 urte).
Argibide gehiago edo izena eman nahiko bazenu, jo Gazteriaren Etxera: 948 55 63 29 / 609 643 735 telefonoetan edo juventud@estella-lizarra.com helbide elektronikoan.