Aste honetan: Ipuinak, dokumentala, euskararen eguna, manifestazioa…

Aste honetan, martxoak 19-25, euskararekin loturiko hainbat jarduera daude. Batetik, astearte honetan Ainhoa Ruiz ipuin kontalari Lezaunen 17:30ean. Ostegunean aldiz, Pasaiako Badia dokumentala eta solasaldia (dokumentala elebiz) La Bota Peñan.

Ostiralean, aldiz, asteburua hastearekin batera, Ameskoako euskararen “eguna” izanen dugu. Eguna diogu, baina egitan bi egunetan zehar banatuko dira ekitaldiak: Ostiralean hitzaldia eta pilota partiduak, larunbata, aldiz, jarduera-bete. Amaitzeko, larunbatean bertan, Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna manifestazioa Iruñean, autobus geltoki zaharretik 17:30ean abiatuta. Hemen prentsa-oharra, manifestazioa Euskal Herrian Euskarazek deitu du euskara ofiziala izan dadin Euskal Herri osoan.

 

Asteartea, 17:30ean Lezaungo ikastetxean

Osteguna, 19:00etan La Bota Peñan

Ostirala eta larunbata, Ameskoan

Larunbatean, 17:30ean Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena