Nafarroa Oinez bueltan da 50. urteurrenerako

Nafarroa Oinezek hitzordu berria du Lizarrarekin, 2020 urtean laugarren aldiz itzuliko da Ega ondoko hiriraz. Aurreko edizioen arrakasta errepikatu nahian, oraingoan helburu da dirua biltzea “Haur eskola solairu bakarrean egoteko”. Egun, hiru urtetik beherakoen eremua bi solairutan banatuta dago. Aldaketa gauzatzeko, hiru aukera aztertzen ari dira: Lekualdatzea, eraikin berri bat eginez, edo egun dagoen lekuan mantentzea baina handituta. Bigarren kasu honetan, bi aukera leudeke, zerbitzuren bat biltegira edo jolastokira lekualdatzea. Horrekin batera, Keinuka berrikuntza pedagokikoko proiektuaren garapenean urratsak egin nahiko lirateke, hala nola eraikinari hobekuntza teknologikoak gehitzea honen jasangarritasuna handitzeko.

Ezin ahaztu, bide batez, Ikastolak mende erdia beteko duela 2020an, une aparta beraz urtebetetzea ospatzeko. Jarraian aurreko Nafarroa Oinezen bideo-dokumentu historikoak Pausorik pauso. Ikastola Auzolanean youtube kanaletik. Informazio gehiago Diario de Noticiasen albiste honetan: Lizarra Ikastola celebrará sus 50 años con el Oinez 2020

1985eko Nafarroa Oinez-en bideo luzea

1990eko Nafarroa Oinezaren kronika

Errepublika garaiko Lizarra ikastola

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena