Urtero bezala hemen dugu Garesko euskara kultur zikloa, kultur jardueraz betea: Erakusketa, kontzertua, bertsoak, hitzaldia eta, Pirritx, Porrot eta Marimotots! Hona hemen aurtenko kulturaldiaren ekitaldiak laburrean, argibide gehiago loturetan sakatuta:
Azaroak 7 arte, “Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketa. Doan.
Azaroak 2, Joaquín Gorrochateguiren “La religión de los vascones y su reflejo epigráfico en nuestros valles”, 20:00etan Vinculo Etxean (GAZTELANIAZ). Doan.
Azaroak 3, Bertso gaitapoteo eta bazkaria (Saioa Alkaiza eta Sustrai Colinarekin). 15 euro.
Azaroak 4, espeleologia txangoa (8-14 urtekoentzat). 5 euro.
Azaroak 10, Blanka Inesen kontzertua. Doan.
Azaroak 14, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots “Musua”. 6 euro.
[…] aste hau bete-betea datorkigu, batetik Garesko Euskararen Kultur Zikloa abiatuko da eta, bestetik, hainbat ekitaldi izanen ditugu Lizarran ere. Beraz, eta labur-labur, […]