#ap25aNAHItasuna-ren nondik norakoak eta Lizarratik argazki eta bideoak

Atzoko egunean 30 lagun pasatxo elkartu ginen Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala eta hainbat laburmetrai ikusteko. Bertan aukera izan genuen, besteren artean, dokumentaleko protagonistetako batekin solasteko eta 2012an Lizarran bertan jazotakoaren berri luze eta zabal jasotzeko aukera izan genuen.

Horrekin batera Euskaraz bizi nahi dut film laburrak (esteka honetan ikusgai) eta, kontrastea bilatu nahian, film baten trailer faltsu bat ere ikusi genuen.

Ez da baina hau izan egin dugun ekintza bakarra #ap25aNAHItasuna-ra deituz. Hona hemen egindakoen argazki galeria txikia:

Bestetik, larunbatean 18:30eko hitzordu nagusiaz gain, baditugu bestelakoak ere:

10:00etan Ezkaban lasterka.
12:00etan Mintzodromo erraldoia Gaztelu plazan
12:00etan (ere) “Euriaren esperoan” antzezlanaren estreinaldia (Lizarratik hainbat joanen gara)
14:00etan Bertso bazkaria Anaitasunan bertan.
17:00etan Baratxurien plazatik kalejira Anaitasunara.
18:30ean Ekitaldi nagusia Anaitasunan

Hemen ostiralean zubi erromanikoan egin genuen deialdiaren bideoa:

Azkenik, askok galdetu duzue, baina zer demontre izanen da ekitaldia? hitzaldi bat? ikuskizun bat? … Ba nor hobe berau azaltzeko Eneko Olasagasti baino, zinegile eta ekoizle donostiarra, bera arduratu baita ekitaldia diseinatzeaz:

Ikuskizuna “parte-hartzailea, bisuala, artistikoa eta metaforikoa” izanen da eta berezia, “gure memorian geratuko den horietakoa“. Are gehiago, “behin bakarrik egingo den zerbait izango da. Bizi esperientzia izango da“, eta gehitzen du “emozio handiko momentuak” biziko direla: “Barrea, ilusioa, emozioa eta momenturen batean baita negarra eragiteko” ere. Artikulu osoa irakurtzeko, hemen duzue albistea.

Euskararen Gutxienekoak dokumentala:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena