Larunbatean beste bi plan: euskararen eguna Ziraukin eta Izaki mitologikoen II biltzarra Erretzun

Izaki mitologikoen biltzarra

Atzoko blog-eko albistean iragarri genuen larunbatean Anaitasuna betetzeko deialdia Lizarratik, ez da baina asteburu honetan gure inguruan dugun hitzordu bakarra. Besteak beste, larunbata honetan, Ziraukin euskararen eguna izanen dugu, haur zein helduentzako egitarau oparoarekin.

Eta, bestetik, Erretzun Izaki Mitologikoen II. biltzarra izanen dugu. Iaz aurreneko biltzarra ospatu eta gero, gogoberriturik datozkigu aurten ere Denendako kooperatibako kideak egun osoko egitaraua eskainiz.

Ziraukin euskararen eguna

Ez ahaztu larunbatean ere Anaitasuna betetzeko erronka dugula euskaltzaleok.

ap25anahitasuna

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena