Gaur 19:30ean “Euskararen gutxienekoak” dokumentala ikusteko aukera izanen dugu, protagonistetako batek lagunduta. Kontseiluak ekoitzitako dokumental honek ordu erdi irauten du, eta gaur egun euskarak duen egoera ezagutzeko gakoak aztertzen dira bertan. Baita zenbait euskaldunen bizipenak entzun ere eta egun dugun egoera gainditzeko zenbait gako plazaratu.
Horrekin batera, Kontseiluaren euskaraz bizi nahi dut laburmetrai lehiaketaren zenbait ale ikusiko ditugu eta ezustekoren bat ere izanen dugu. Azkenik, animatzen denak askaria hartzeko aukera izanen du.