Antzerkiak, hitzaldiak, euskararen eguna, txotxongiloak…

Maiatzaren 10etik hasita, ostegunetik, publiko guztiendako kultur ekimenak izanen ditugu aste honetan. Ostegunean haurrentzako “Mendi tontorrean” antzerkia Lizarrako Llanos Kulturagunean, Lizarrako D ereduko haurrek gozatu ederra hartuko dute. Ostiralean, aldiz, euskararekin loturiko bi hitzaldi (gaztelaniaz) eta Kantuz bat: “Viejas canciones en euskara de Navarra” Oteitzan eta “Ecos del euskera de Tierra Estella (ss. XVIII-XIX)” Jaitzen.

Larunbatean Ziraukin euskararen eguna ospatuko dute eta astea bukatzearekin batera bi antzerki saio izanen ditugu, eguerdian Jaitzen “Hala Bazan” txotxongilo antzerkia haurrentzat eta arratsaldean “Iragana, lahar eta larrosa”.

Ostegunean Lizarrako Llanos aretoan 15:00etan: “Mendi tontorrean

Ostiralean hitzaldia (gaztelaniaz) eta Kantuz Oteitzan: “Viejas canciones en euskara de Navarra, 18:00etan Oteitzako udaletxean

Ostiralean hitzaldia Jaitzen (gaztelaniaz): “Ecos del euskera de Tierra Estella (ss. XVIII-XIX)“, 19:30ean Jaizko erabilera anitzeko aretoan

Igandean 12:30ean txotxongilo antzerkia Jaizko ludotekan: “Hala Bazan

Igandean 18:00etan Helduendako antzerkia: “Iragana, lahar eta larrosa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena