Helduendako antzerkia: “Iragana, lahar eta larrosa”

0
Helduendako antzerkia: “Iragana, lahar eta larrosa”
When:
13/05/2018 @ 18:00 – 19:00
2018-05-13T18:00:00+02:00
2018-05-13T19:00:00+02:00
Where:
Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
Cost:
5 euro (5,25 internetez)
Contact:
Gure Esku Dago Lizarraldea
Helduendako antzerkia: "Iragana, lahar eta larrosa" @ Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)

Maiatzaren 13an, igandea, Iragana, lahar eta larrosa antzezlana izanen dugu Lizarrako Los Llanos Kulturagunean 18:00etan.

Antzezlan honek, Miguel Primo de Riveraren diktadura egon zeneko eta Gerra Zibiliaren arteko garaira eramaten gaitu (1923tik 1936ra) Gipuzkoako Goierrin bizi ziren bi familien bizimoduaren eskutik. Garaiko historiara hurbiltzen gaituzten bideoen laguntzarekin, Segurako antzerki taldearen 16 aktoreek era atsegin eta dinamikoan orduko egoera sozial, politikoa eta abar taularatzen dituzte.

Antzezlanean bi gertaera historiko esanguratsu azpimarratzen dira: Bata, 1931ko apirilean, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu eta berehala euskal udaletxe askotan Euskal Errepublikaren eta autodeterminazioaren aldeko mozioak onartu zirela, eta bestea, 1931ko ekainaren 14an, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako udalen ordezkariek, Lizarran batzarrean bilduta, Euskal Estatutoa onartu zutela.

Antzezlanak, gehiegi ezagutzen ez den Euskal Herriaren historiako garai berezi batera era didaktikoan hurbiltzeko aukera eskaintzen digu. Gaur egungo egoera politikoarekin antzekotasun batzuk dituen garai batera, alegia.

Antzezlanaren gaineko artikulua Berria egunkarian: Lahar eta arrosazko iragana

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena