Udaberrian literatur lehiaketak: Ager Vasconum eta Maria de Maeztu

Aste honetan bi literatur sari iragarri dira Lizarran, II. Ager Vasconum-en eta XXII. Maria de Maeztu. Bata, Ager Vasconum, Nafarroa erdialde eta hegoaldeko gazte euskaldunei zuzenduta (12-30 urte), eta bestea, Maria de Maeztu, emakume orori.

(Astelehenean Ager Vasconum aurkezten Lizarrako udaletxean)

Ager Vasconum lehiaketa Nafarroa hegoaldeko hainbat toki entitatek antolatzen dute (Lizarra, Irantzu Mankomunitatea, Lodosa, Tafalla, Erriberri eta Zangotza), eta epea apirilaren 13an amaituko da. Sari banaketa ekitaldia, berriz, Los Llanos Kulturagunean izanen da ekainaren 8an. Esan bezala, gazteei zuzendutako saria da, 12-30 urte bitarte, eta bi testu mota aurkeztu daitezke: narrazioa eta olerkia, bien kasuan euskaraz. Lanen luzerak 2 eta 5 orrialde bitartekoa izan behar du, eta olerkiak gutxienez 20 lerrotakoa. Oinarriak hemen dituzue.

Maria de Maeztu (Wikipedia)

(Maria de Maezturen omenez egiten den saria)

Maria de Maeztu saria, aldiz, uztailaren 20ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Kasu honetan 16 urtetik aurrerako emakumeentzako literatur saria dugu eta bi hizkuntzetan aurkeztu daitezke lanak: euskaraz eta gaztelaniaz. Testu mota, aldiz, narrazioa. Saria 1.200 euro dira. Kasu honetan, saria Lizarrako Emakumeen Biltzarrak antolatzen du. Oinarriak hemen dituzue (gaztelaniaz, ez baititugu euskaraz topatu).

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena