Gustavo de Maeztu museoko Maria de Maeztu aretoan haur eta gaztetxoentzako marrazketa tailerra euskaraz. Saioak uztailaren 28 eta 29an izanen dira, euskaraz 10:00etatik 11:00etara. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Gustavo de Maeztu Museora bertaratzea edo 948 546 037 telefonora deitzea izango da aukera. Plazak mugatuak dira. Gustavo de Maeztu Museoak 2026ko […]
Festak hurbiltzearekin batera Gareanen eskutik zenbait ekitaldi antolatuko dira. Hala, lehena, uztailaren 28an buruarinak sortzeko tailerra. Saioa 19:00eta hasiko da eta ordubete pasa iraungo du. Ohi bezala, Los Llanoseko Intxauspe txokon izanen da, Lizarra Ikastola eta Los Llanos Kulturagunearen artean. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta 5-9koek helduren baten laguntza beharko […]
Festak hurbiltzearekin batera Gareanen eskutik zenbait ekitaldi antolatuko dira. Hala, bigarrena, uztailaren 30ean Kulkiren jolas parkea. Parkea 19:00etan hasiko da Foruen plazan. Jarduera hau Gareanek antolatzen du eta Udalak finantzatzen du bere osotasunean.
Bi urteren ostean, azkenean Bota Peñak festetako frograma normaltasunez prestatu ahal izan du. Orain bi urte, ezustean eta azken orduan alkatetzak txosna jartzea debekatu eta programa osoa kolokan jarri zuen. Iaz erabateko ziurgabetasunez iritsi ginen festetara, baina azken unean Botaren txosna jarri ahal izan zen eta horrekin ekitaldien finantziazioa bermatu. Botak Festagirori esker ona adierazi […]
Txosnen itxieraren ondorioz Sugarra gaztetxeko egitaraua sendotu egin da. Hala, ostiral, larunbat eta asteartean kontzertuak izanen dira. Hona egitaraua: Osteguna 30: ITAIA mobilizazioa Baxe Nafarroa kalean. Ostirala 31: Txosnen aldeko manifestariorako deialdia 18:00etan eta kontzertuak 21:00etatik aurrera: Kaparrak, DJ Txispas eta DJ Gormiti. Larunbata 1: Kontzertuak 19:00etatik aurrera: Derrumbe, Safu, Iltze, Kullen eta DJ Hiru […]
Ohi bezala, Herriko tabernak Etxera ekimenarekin batera programa propioa izanen du Lizarrako festetan. Hona hemen ekitaldi nagusiak: Ostirala 31, txupinazorako ikurren banaketa 11:30ean, ondoren 13:30ean denok etxera topa eta 23:00etan DJ Bull. Larunbata 1, Egun Transfeminista: DJ Lis-j 20:30ean, txaranga 22:45ean eta 1:00 DJ Piztiak. Asteartea 4, Etxera Eguna: Onki Xin kontzertua 20:30ean, DJ Elepunto […]
Lizarrako festetan tradizio da Ikastolak Santiago plazan kontzertuak antolatzea. Aurten, uztailaren 31n, ostiralarekin, Trikiteens (20:30ean eta 00:00etan), abuztuaren 1ean Kai Nakai eta DJ Apestegia 0:00etan eta abuztuaren 2an, igandearekin, Gabezin 19:30ean eta 22:30ean.
Lizarrako Udalak herriko festetarako haurrentzako hiru ekitaldi antolatu ditu euskaraz: Ostiralean 17:30etan, Bizi-bizi zirkua ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazo konpainiarekin. Los Llanos pasealekua. Larunbatean 11:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna Los Llanos Pasealekuan. Ostegunean 17:00etan, Harmonia, non zaude? ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazo konpainiarekin.
Ohi bezala, Jai Alai egitaraua ez litzateke bera Lizarran Kantuz ekitaldirik gabe. Larunbatean, abuztuaren 1ean, Baxe Nafarroa kaletik abiatuko dira kantuzaleak eta ondoren bazkari alaia izanen dute Santiago plazan. Abian da jaietako Lizarran kantuz bazkaria. Inprimakia betetzeko, egin klik estekan. Segi bizkor!! https://forms.gle/YxNDpZdgpvibZM4j9
Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu, ohi bezala festetako larunbatean, aurten abuztuak 1, arratsaldeko 19:30ean Santiago plazan. Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu. Berez, Lizarrako festetakoa txapelketa xumea eta laburra dena, ordubete inguru, beti parte hartzailea eta intentsoa izaten da, euskal oihu ezagunaren modukoa. Tarte motz horretan gauza asko gertatzen dira. Hemen VIII. edizioko argazkiak. […]
Lizarrako festetan Herrikoren egitaraua uztailaren 31n eta abuztuaren 4an. Bigarren egun horretan, besteak beste, bermut kontzertua eta Onki xin taldearen kontzertua iluntzean.
Garean Jai Alai programarekin amaitzeko, zer hoberik dantza eta musika baino. Asteartean, abuztuak 4, Santiago plazan 19:30ean, Mugi Boogie! Parranda berezi batekin dator Dj Nai, adin guztietako umeentzat. Ikuskizun parte-hartzailea, dantzak, jolasak, malabareak eta sorpresa pilo bat dituena. Baina hori ez da dena, oso Dj berezia bai dugu gaur gure artean: originala, apurtxo bat eroa […]
EMAKUMEEN MEMORIA IBILBIDEKO BISITA GIDATUAK. Abiapuntua: Abartzuzatik Irantzu Monasteriora bidean Puyko ama birjinaren monumentuan. Hitzordua: Euskaraz uztailaren 24an eta abuztuaren 12an, goizeko 10:00etan. Erreserbak: 646 185 254–info@tierrasdeiranzu.com
Abuztuaren 23an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11
Abuztuaren 29an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11
BURUHANDIEN TAILERRA EUSKARAZ! Zure buruhandia sortzen ikasi nahi duzu? Jarduera hau zuretzat da! Tailer dibertigarri bat proposatzen dizuegu, euskaraz, sormena askatzeko eta buruhandiak prestatzeko. Irailak 4, ostirala, 17:30etik 19:30era Errebote Plazan Plaza mugatuak. Izen-emateak abuztuaren 31ra arte: https://forms.gle/UHJUcDnjXLoVebTJA Garrantzitsua: 8 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta joan behar dute. Animatu parte hartzera eta gozatu euskaraz […]
Irailaren 4an, ostiralarekin, Mugarri ikuskizuna Vianako San Pedro aurrietan 20:00etan. Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi […]
Irailaren 6ko igandean, Muetzen, Gesalazko kiroldegian, bertso jaialdi handia. Bertan izanen ditugu Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Joanes Ilarregi. Gai jartzaile, Maite Berriozabal. Saioa kiroldegiko pilotalekuan izanen da, 12:30ean, eta sarrera doan.