- ekitaldia hau amaitu da.
La Botaren egitaraua. 2026ko festak

Bi urteren ostean, azkenean Bota Peñak festetako frograma normaltasunez prestatu ahal izan du.
Orain bi urte, ezustean eta azken orduan alkatetzak txosna jartzea debekatu eta programa osoa kolokan jarri zuen. Iaz erabateko ziurgabetasunez iritsi ginen festetara, baina azken unean Botaren txosna jarri ahal izan zen eta horrekin ekitaldien finantziazioa bermatu.
Botak Festagirori esker ona adierazi dio txosna uzteagatik, batetik, eta bestetik asteleheneko bazkarian bilduko den dirua herri inauteriei jarritako isunak ordaintzeko baliatuko da.
Ohiko otordu, herri kirol eta girotzeaz gain, euskararen ikuspuntutik nabarmentzeko moduko hiru ekitaldi daude: igandeko bertso-bermuta, asteleheneko eta asteazkeneko kontzertuak.
Ortzirala
- 12:00 Txosna irekiera
- 15:00 Bazkaria Peñan
- 21:00 Txaranga. Peñen irteera udaletxetik
- 01:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
Larunbata
- 08:15 Txaranga. Dianak eta animazioa bigantxetan
- 12:00 Kalejira txarangarekin
- 14:30 Bazkari transfeminista Santiago plazan*
- 17:30 Kalejira transfeminista*
- 22:30 Kalejira txarangarekin
- 01:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
Igandea
- 13:00 Bertso-bermuta Santiago plazan: KATTIN MADARIAGA APAOLAZA / UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA
- 22:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
Astelehena
- 08:15 Txaranga. Dianak eta animazioa bigantxetan
- 13:00 Erraldoiei agurra Santiago plazan
- 15:00 Peñaren bazkaria Santiago plazan (lortutako dirua herri inauterietako isunak ordaintzeko). Ondoren mus txapelketa.
- 22:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
- 23:30 Kontzertua GOXUA’N SALSA + KUTTER
Asteartea
- 12:00 Txaranga korporazio txikiarekin
- 13:00 Bermut-kontzertua: Haizea eta Adri**
- 15:00 Etxera bazkaria Santiago plazan**
- 16:30 Patxaka anaiak**
- 17:30 Txaranga. Pilotaren irteera eta Lizarratik ibilaldia
- 22:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
Asteazkena
- 08:15 Txaranga. Dianak eta animazioa bigantxetan
- 10:30 Txaranga. Santo Domingo egoitzara bisita
- 12:00 Herri kirolak foruen plazan
- 12:30 Txaranga. Hiri erdialdetik eta San Migel auzotik kalejira
- 16:30 Puzgarriak Lizarra frontoiaren ondoan.
- 19:30 Kontzertua Peña ondoan: BOLBORA.
- 21:00 Txaranga.“Bajadica del Ché”
Osteguna
- 17:00 Txaranga. Entzierroa, ajoarriero txapelketa eta hiriko karriketatik ibilaldia
- 22:15 Txaranga. “Bajadica del Ché”
*Antolatzaile: Lizarrako Mugimendu Feminista
** Antolatzaile: Sare
