Marrazketa tailerra Gustavo de Maeztu museoan

Gustavo de Maeztu museoko Maria de Maeztu aretoan haur eta gaztetxoentzako marrazketa tailerra euskaraz. Saioak uztailaren 28 eta 29an izanen dira, euskaraz 10:00etatik 11:00etara.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Gustavo de Maeztu Museora bertaratzea edo 948 546 037 telefonora deitzea izango da aukera. Plazak mugatuak dira.
Gustavo de Maeztu Museoak 2026ko udarako jarduera-programa zabala antolatu du, artea eta sorkuntza garaikidea praktika artistikoaren bidez herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.
Museoko aldi baterako erakusketekin lotutako egitarauak helduentzako marrazketa-saioak, haur-tailerrak eta «Gure bizitzen kolorea» tailerra biltzen ditu. Azken proposamen horrek kolorearen adierazkortasun-balioa ezagutzeko aukera eskaintzen du, Gustavo de Maezturen eta Jesús Basianoren lanak abiapuntu hartuta.
Jarduerak Iñaki Rifaterra eta Fermín Alvira artistek emango dituzte, eta museoko ondare artistikora hurbiltzeko hainbat modu eskainiko dituzte, behaketa, esperimentazioa eta sorkuntza uztartuz. Ekimen honen bidez, museoak parte-hartzea sustatzen duen programazioaren aldeko apustua indartzen du, sormena, ikaskuntza eta erakusketen nahiz praktika artistikoaren arteko elkarrizketa bultzatuz.
Egitarauak, halaber, 6 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak jasotzen ditu. Iñaki Rifaterra artistak emango ditu, eta irudimena, behaketa eta sormen-prozesuaz gozatzeko espazio gisa diseinatu dira. Adin bakoitzera egokitutako proposamenen bidez, parte-hartzaileek marrazkia adierazpen artistikorako tresna gisa ezagutuko dute, giro dinamiko eta parte-hartzailean beren sormena garatzen duten bitartean.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Gustavo de Maeztu Museora bertaratzea edo 948 546 037 telefonora deitzea izango da aukera. Plazak mugatuak dira.