Garean Jai Alai: XIII IRRINTZI TXAPELKETA
2026/08/01 // 19:30 - 21:00

Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu, ohi bezala festetako larunbatean, aurten abuztuak 1, arratsaldeko 19:30ean Santiago plazan.
Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu. Berez, Lizarrako festetakoa txapelketa xumea eta laburra dena, ordubete inguru, beti parte hartzailea eta intentsoa izaten da, euskal oihu ezagunaren modukoa. Tarte motz horretan gauza asko gertatzen dira. Hemen VIII. edizioko argazkiak. Irrintzi txapelketak bi txanda izaten ditu, batean haurrek parte hartzen dute eta bestean helduek. Helduek, gainera, beroketa irrintzia eta irrintzi puntuagarria botatzen dituzte. Irrintzilariek beraiek puntuatzen dituzte haien irrintzikideen oihuak.
Antolatzailea: Garean.