“K2ren bi aurpegiak” diaporama, Alberto Zerain

Alberto Zerain

Alberto Zerainek 2008ko abuztuaren 1ean K2aren gailurra bakarrik zapaldu zuen, egun berean, beste espedizioetako hamaika lagunek bizitza bertan galdu zutelarik. Gertakariak mundu osoko hedabideetan izugarrizko oihartzuna izan zuen. Bere hitzetan, “diaporama honen balio handiena kontatzen den bizipenarena da; irudiek -onak edo ez hain onak- balioa badute, han bizi nuena kontatzen laguntzen dutelako da. Bizipen kontrajarria, tamalez: nik gailurra egitea eta, batera, suertatu zen tragedia ikaragarria. Hortik datorkio titulua diaporamari”.

GAREANek antolatuta, datorren asteazkenean, azaroak 23, 20:00etan, “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean. Sarrera doan.

Alberto Zerain, (Gazteiz, 1961) hamazazpi urteekin Eginon, Atxarten… hasi zen eskalatzen. Hortik Pirineotara eta Europako Pikoetara egin zuen jauzi; jarraian, Alpeak, Andeak eta Himalaya etorriko ziren. Everest (lortu zuen lehenengo arabarra), Makalu, Lhotse, Gasherbrun I eta II, K2, Kangchenjunga…luzea da igotako mendien zerrenda. Azkena, Manaslu, urrian egina, bere bederatzigarren zortzimila.

Aurreko artikuluaGari-ren “Estutu” diskoaren aurkezpea eta kontzertu akustikoa, ondoren euskal afaria
Hurrengo artikuluaAbenduan Ene Kantak-en “Astonautak” Lizarran. 223 sarrera salduta jada