Gari-ren “Estutu” diskoaren aurkezpea eta kontzertu akustikoa, ondoren euskal afaria

Gariren argazkia
(Argazkia Berriaren webgunetik hartuta, jarraitu esteka)

Gari-k disko berria aurkeztuko du Garesen datorren azaroaren 26a, larunbatarekin, eta kontzertu akustikoa eskainiko du. Ondoren, kultur zikloaren baitan, euskal afaria ospatuko dute Aloa tabernan. Hemen Disko berriaren gianeko albisteak Berrian: “Gari: «Rock estilotik aldentzeko gogoa nuen» eta Naiz.eus-en: “Garik lan berria aurkeztu du: ‘Estutu’.

Gariren diskoaren aurkezpena eta kontzertu akustioa, doan izan arren, gonbidapenak eskuratu behar dira. Afaldu nahi izanez gero, 15 euro dira. Gonbidapenak zein afarirako txartelak Garesko udaletxean eta euskaltegian eskura daitezke. Kontzertua 20:00etan hasiko da Vinculo etxean eta afaria jarraian izanen da Aloa tabernan.

Aurreko artikuluaAzaroak 16, Pailazorik ospetsuenak Garesen: sarrerak eskuragarri Gares eta Lizarran.
Hurrengo artikulua“K2ren bi aurpegiak” diaporama, Alberto Zerain