Abenduan Ene Kantak-en “Astonautak” Lizarran. 223 sarrera salduta jada

Ene Kantak Lizarra

Datorren abenduaren 29an Ene Kantak-en azken emanaldia izanen dugu Lizarran: Astonautak. Iaz sarrerak ia agortu ziren eta aurten ere bide beretik doa salmenta. Larunbata honetan 223 ziren saldutako txartelak, aforoa, osotara, 500 pasatxo direnean eta oraindik hilabete falta denean musikalerako. Antolatzailea: Lizarrako udala.

Sarrerak eskuragarri 3 euroan Llanos Kultur Guneko Golem txarteldegian, ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan. Ez galdu aukera aparta hau!


IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena