Joan den larunbatean hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldiak ospatu ziren Mirafuentesen eta, horren haritik, Lizarrako euskaltegiko Susana gonbidatu zuten. Bere eskutik ondoko kronika laburra eta argazkiak:
Joan den larunbatean Mirafuentesen Ioar Errepublikako ospakizunaren baitan Nafarroako Euskararen egoerari buruz aritu ginen. Lehen atalean euskara bertatik ikusita. Ama batek herriko seme-alabak euskaraz ikasteko gainditu beharreko hamaika traba azaldu zituen, Antzingo zinegotzi batek eskualdeko herri eskolaren garrantziaz eta egiten ari diren apustua azaldu zuen; helduen euskalduntzean Nafarroako eta Lizarraldeko egoera eta normalizazioan eman daitezkeen pausuak bai herri bai gobernu mailan.
Bigarren zatian Nafarroako gobernua osatzen duten 3 alderditako ordezkariak eta Euskarabideko teknikari batek Vascuencearen legeaz duten iritzia eta lehen zatian plazaratutako egoerei zein irtenbide eman azaldu zuten.
Argazkian Nafarroako hiru legebiltzarkide, ezkerretik eskuinera: EH Bilduko David Anaut, Ahal Duguko Laura Perez eta Geroa Baiko Maria Solana. Eskuinaldean, berriz, Paula Kasares, Euskarabideko teknikaria.






