Aurreko urteetan bezala, aurten ere Errigoraren Eskutik-eskura loteen kanpaina iritsi da. Errigoraren webgunean ikus dezakezu zein aukera dagoen. Epeak: maiatzaren 12tik – 24ra. Lizarran non eskatu: Lizarrako AEK euskaltegian, Lizarra ikastolan edo Online Errigora webgunean.
Bertako produktuak kontsumitu eta euskara normalizatzen lagundu! Aurten, besteak beste, Errigoran parte hartzen duten ekoizleek haien webguneak euskaratzeko konpromisoa hartu dute.
