
Museoen Nazioarteko Egun eta Gaua dela eta, Lizarrako Karlismoaren museoak ondoko egitaraua prestatu du. Adi, euskaraz bi jarduera izanen baitira: haurrentzako tailer bat begirale elebidunekin eta bisita gidatu bat. Egitarau osoa, ondoko lerrootan:
Maiatzaren 18a, asteazkena:
*17:00etan “Paperezko soldaduak” haurrendako lantegia eta txokolatada (monitore elebidunekin) Gehienez 25 haur
Maiatzaren 21a, larunbata:
*10:30etik 14:00etara: ferrotipoen lantegia, Jabi Sotorekin eta Equipo 108rekin.
*19:00etan eta 20:00etan: bisita gidatuak erakusketa iraunkorra ikusteko (euskaraz eta gaztelaniaz)
*21:00etan bisita gidatua: “Santa Kruz Karlismoaren Museoan” eta Santa Cruz, el cura guerrillero filmaren emanaldia (José María Tudurik 1991n zuzendu eta gidatua).
*Museoa irekita egonen da gaueko 11:00ak arte.
Maiatzaren 18, 21 eta 22an museoan sartzea doan izanen da
Maiatzaren 17tik (asteartea) 22ra (igandea) museoko dendako liburuak %15 merkeago salduko dira



