Kotarro 69 kalean

Kalean da Kotarro aldizkariaren 69 zenbakia, ekainean berean. UPNk urtebete egin du Lizarran agintean eta balantzea egiteko hainbat artikulu eta erreportaje egin ditugu: Fobiaren adierak eta Lizarrako Udaleko agintariak euskararen kontra batetik, eta 20.000 legoako bidaia isunpetatik. Gainera, 5 hitz atalean Lurretik zerura eta Euskararen memoria guneen atalean Kaputxinoen komentua.

Bestalde, ohiko atalez gain: turismoaren inguruko foto-inkesta, komiki banda eta denborapasak, uztaileko Udan Blairen berri ematen dugu: lau ekitaldi Los Llanosen eta beste hiru Irantzu-herrian.

Hemen Kotarro guztiak PDF formatuan eta hemen Kotarro 69 hau.

Aurreko artikuluaUztailean Udan Blai: buruarin tailerra, pianoa eta jolasa, haurrentzako yoga…
Hurrengo artikuluaFobiaren adierak, Lizarrako Udaleko agintariak euskararen kontra