Udan Blai euskaraz Los Llanosen eta Irantzu-herrian

Azken urteotako joerarari jarraituz, Garean euskaldunon elkarteak eta Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuak Udan Blai antolatu dute.

Uztailean Udan Blai Gareanen eskutik Los Llanoseko Intxauspe txokoan:

  • Uztailak 3, asteazkena, 19:00etan Txuri-beltza da ta musika eta jolas saioa Xabier Lizaso piano-jolearekin (iraupena: 60 min.). 3 eta 12 urte bitarteko haurrak eta musika izanen dira protagonista, ez piano-jolea edo gurasoak. Txikiek musika eta pianoa oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.
  • Uztailaren 11n, ortzeguna, 19:00etan buruarinak egiteko tailerra (iraupena: 120 min. inguru). 5 eta 12 urte bitarteko haurrek haien buruhandiak eginen dituzte (5-9koek heldu baten laguntza behar dute). Adi! «Burua»ren diseinua aldez aurretik aukeratu behar da, ikusi diseinu posibleak kotarro. eus/agenda-n. Izen ematea zazpi euro dira, tailerrean bertan ordainduko da, eta aukeratutako burua uztailaren 6rako adierazi behar da 672 050 155 whatsappean.
  • Uztailaren 18an, ortzeguna, 19:00etan, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako yoga saioa Maialen Zabalgogeaskoarekin. Gehienez ere 12 haur, izen ematea uztailaren 10etik 16ra: 645 215 823 telefonoan.
  • Uztailak 27, larunbata, 21:00etan, Nafarroako gobernuaren Kultur programaren eskutik Janus Lester kontzertuan: Ez gaitzala loak harrapatu.

Udan Blai Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuaren eskutik:

  • Uztailak 4, ortzeguna, 18:00etan, Buruarinak egiteko tailerra Lezaungo igerilekuan. Izen ematea Irantzu euskara zerbitzuan (622154523) ekainaren 27ra arte. Adi, azalpen gehiago Gareanen ekitaldi berdinean.
  • Abuztuak 13, asteartea, 18:00etan, Bitxiak egiteko tailerra Abartzuzako igerilekuan.
  • Abuztuak 20, asteartea, 17:00etan, Ur-jolasak Muezko igerilekuan 4-12 urteko haurrentzat. Izen ematea Irantzu euskara zerbitzuan (622154523) uztailaren 17ra arte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena