Urtero bezala Garean euskaldunon elkarteak Euskal Herriko pailazo konpainiarik ospetsuena ekarriko du Lizarrako kiroldegira: Katxiporreta. Aurtengo emanaldia “Musua” izanen dugu, “musuek ere biraka jartzen dutelako mundua”.
Emanaldia:
- Otsailak 6 asteazkena, 17:00etan, Lizarrako kiroldegian.
- Sarreraren prezioa: 7 euro (Garean kideek 5 euro).
- Sarrerak aldez aurretik (urtarrilaren 28tik aurrera): Ikastolan, Remontival IPn, Ino, Irrintzi eta Clarin liburudendak, www.barrabarra.eu. Bestela, egunean bertan txarteldegi zerbitzua izanen da.
Sinopsia:
“Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.
Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…
Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.
Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.
Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.
Eta zu?”
Leire Bilbao
Musua bideoklipa:




