Euskararen 6. Ginkana. Izen ematea

Badator Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 6. edizioa!

Ginkana hau ez zaie arrotza Lizarra eta Garesko mintzakideei, hainbatetan parte hartu baitute eta, gainera, behin irabazi. Ginkanan Taldeka parte hartzen da (4-6 laguneko taldeak), 5 astez astero internet bidezko probat bat eta lau talderik onenen artean finala jokatuko da Donostiako Tabakaleran. Saria 3.000 euro izanen dira euskarazko proiektu batean inbertitzeko.

Antolatzaileen hitzetan, ginkanaren helburua da “herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea“. Horretarako “Ekologiaren begirada hizkuntzetara” ekartzen dute eta hizkuntza guztien “garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak” proposatzen dituzte. Halaber, galdera bat planteatzen dute: “Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugu baina munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela barneratua al dugu? Hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak!

Orain dugu izen emate garaia, epea urtarrilaren 30ean amaituko da (baina adi! urtarrilaren 23an argitaratuko baita lehen proba eta 30era arteko epea izanen da burutzeko). Izena emateko hemen duzue lotura.

Euskal Herriko 5. ginkanaren finala (Lizarrako taldeak irabazi zuen 2017an)

Talde irabazlearen proiektua gauzatzen (2017ko Euskararen Maratoia Lizarran)

Aurreko artikuluaEgin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!
Hurrengo artikulua“Musua” ikuskizuna otsailaren 6an