Aste honetako agenda: Korrika aurkezpena, haur tailerra, mintzatxangoa, Kantuz…

Gabonen osteko atsedenaldia eta gero, indarberriturik dator Lizarraldeko euskal agenda. Oraingo honetan, asteburuan metatuta. Aurrena, ostiralean 18:30ean, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean Lizarraldeko Korrika aurkezpena izanen dugu. Horrekin batera denboraldiko arropa desfilea eta Ainhoa Egizabalen dantza ikuskizuna.

Ostiralean ongi hasi eta larunbatean hobe jarraitu! Mintzatxangoa antolatu dute Donostiara, egun pasa: bisita gidatua Donostiako euskararen ibilbidean, bazkaria eta bazkalosteko girotzea. Busa 9:15ean abiatuko da Lizarrako bus geltokitik. Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da eta prezioa 28 euro, dena barne (busa, bisita gidatua eta bazkaria).

Baina herrian geratu nahi baduzu, badituzu beste bi plan bikain. Eguerdiko 12:00etan Trakamatraka tailerra izanen dugu Hiriberri Deierrin, 5 urtetik aurrera, eta izen ematea doakoa: cc.montalban.ge@gmail.com. Eta arratsaldeko 19:30ean, Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

Ostiralean 18:30ean Korrika aurkezpena Lizarran

Larunbatean mintzatxangoa Donostiara, 9:15ean Lizarrako bus geltokian
Adi! Izen ematea ostegunera arte.

Larunbatean 12:00etan Trakamatraka tailerra Hiriberri Deierrin
Adi! Izen ematea ostirala baino lehen Montalban G.E.n.

Larunbatean 19:30ean Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena