Jon Maiak solasaldi honetan hainbat bertso, istorio, historia, kantu, hausnarketa eta gertakizunen bidez bertsolaritzak 90 hamarkadan izandako eraldaketaren errelato pertsonal bat egiten du, bere bizipen pertsonaletatik abiatuz, garaiko Euskal Herriaren kronika bat eginez eta oraingo bertsolaritza ulertzeko gakoak emanez.
Hitzordua: Urriak 10, asteazkena, 20:00etan Maria Vicuña gazteriaren etxean.




