Mintzapotean elkartuko gara! Ostegunean “Orreaga” tabernan

Urriko lehen asteko pintxopotea aprobetxatuz, mintzalagunok kalera jauzi egin eta ikasturte berriko lehen hitzordua egingo dugu. Mintzapotea eginez. Halaxe abiatuko dugu 2018-2019ko Mintzalagun kanpaina: konpainia onean eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!

Aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere aukera aproposa da, etxetik jauzi egin eta Mintzapotean herriko mintzalagunekin, gurekin, elkartzeko. Ziur zure herrian edo eskualdean badela Mintzapotea. Animatu eta egin jauzi!

Hitzorduak:

  • Arrasate: urriak 4, 19:00, Arbolapeta.
  • Iruñerria: urriak 4, 19:00, Zaldiko Maldiko elkartea.
  • Tolosaldea: urriak 4, 19:00, Galtzaundi taberna (San Bartolome enparantza, 3. Ibarra)
  • Hondarribia: urriak 4, 20:00, San Pedro kalea.
  • Mendialdea: urriak 5, Kanpenzuko plaza.
  • Donostia: urriak 3, 19:00, Rekalde taberna.
  • Gorbeialdea: irailak 28, 18:00, Murgia eta urriak 5, 18:00, Izarra.
  • Getxo: urriak 4, 19:00, Romoko Gure Etxea taberna.
  • Gasteiz: urriak 4, 19:30, Bodegon tabernatik hasita kalejira.
  • Lizarra: urriak 4, 19:30, Orrega taberna.
  • Arabako Errioxa: urriak 5, 20:00, Oiongo Adonix taberna.
  • Baztan-Malerreka: urriak 5, 19:00, Elizondo.
  • Soraluze: urriak 4, 19:00, Plaza berria.

Mintzapraktika 2018-2019: Egin jauzi! spota

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena