Ostiralean Deierri/Gesalatz ibarretako Euskaraldia aurkezpena Errezun

Datorren ostiralean, uztailak 27, Deierri eta Gesalatz ibarretan Euskaraldia aurkeztuko dugu. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Errezuko elkartea izanen dugu erdigune. Eskualdeko lan taldeak honako egitaraua prestatu du:

  1. Aurkezpena (30 min.)
  2. Ibarrek solas (15 min. Ibarretako bizilagunen esperientziak)
  3. Zer egin nahi? (15 min. talde txikitan irudikatu nola nahiko genukeen izatea Euskaraldia gure ibarretan)
  4. Desioen zuhaitzari ibarretako hostoak gehitu (5 min. Lizarraldeko ekimena dugu irailean Desioen zuhaitza osatzea, herritarren hostoak behar ditugu osatzeko).
Aurreko artikuluaBadugu 2018ko Musu-truk irabazlea
Hurrengo artikuluaEuskaraldiak uztaila atzean utzi du