Badugu 2018ko Musu-truk irabazlea

Badugu 2018ko Jaiak Musu-truk irabazlea: Zizurreko Cesar, zorionak! Doainik izanen ditu festetarako arropa, zapia, gerrikoa, eta baita eguneko egunkariak, gosariak, bazkariak eta afariak. Horrekin batera dozenaka pote eta pintxo izanen ditu taberna askotan. Aipamen berezia behar dute, halaber, pilota partiduko sarrerak, 2018-2019 ikasturteko matrikula euskaltegian eta asteburu pasa landetxe batean (festen ajea gainditzeko!).

Cesar aurten euskaltegiko ikasle izan dugu B1 mailan eta datorren urtean Tolosara eginen du bizitzera. Bertan euskara praktikatzeko aukera asko izanen dituela aipatu du eta denak probestuko dituela.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena