Euskaraldiaren komunikazio kanpaina martxan darrai eta, jada, hainbat bideo argitaratu dituzte.
Batetik, badira hilabete batzuk Euskaraldiaren inguruko informazio bideoak argitaratzen ari direla, nagusiak: Hamaika egun, hamaika plaza, hamaika ezaugarri (Euskaraldiaren jatorria), Zer egingo dugu? (Euskaraldiaren azalpena), Euskaraldia, 11 egun euskaraz (gaztelaniazko spota). Horiekin batera badira Euskal Herriko alkateei bideo-laburrak, Nafarroako eta E.A.E.koak… kuxkuxeatu hemen.
Bestetik, azkenaldian egoera jakin batzuen aurrean jarrera eredugarriak sustatzeko bideoak argitaratzen ari dira: Telesaioak, luzexkagoak, bi minutu ingurukoak eta ETBen ematen ari direnak eta, bestetik, saio bakoitzetik bi esketx ateratzen dituzte gai jakin batzuk jorratuz. Honela, jada bi saio eta lau esketx argitaratu dituzte euskaraz (eta beste hainbeste gaztelaniaz).
- Euskarazko telesaioak (2 min.)
- Euskarazko esketxak (30 sg.)
- Gaztelaniazko telesaioak
- Gaztelaniazko esketxak
Euskaraldiaren I saioa. Aurreiritziak.
Euskaraldiaren II saioa. Gurasoak eredu eta elkarrizketa elebidunak.




