Lizarran Gaztetxe berria sortu dute

Joan den astean gazteek gune okupatu / autogestionatu berri bat sortu zuten Lizarrako Ospital Zaharra delakoan, Ega ondoko hiriaren erdigunean. Leku pribilegiatua, apartekoa, Munduarekiko beste begirada bat zabaltzeko.

Lizarrako prentsak honela jaso du ekimena, Diario de Noticiasen “El Hospital Viejo de Estella, ocupado para la creación de un nuevo gaztetxe” eta Diario de Navarran “Okupas se instalan en la planta baja del Hospital Viejo de Estella“.

Espazio berri bat sortzen denean, helburu berriekin, ezinbestean izen bat lotu behar zaio. Gaztetxeak proposamena egin du, uztailaren 6ra arte Botan izanen duzue aukera proposamenak egiteko.

Bi aste hauetan, eraikina okupatu eta berehala, ekintzen bitartez eman dute haien asmoen berri: Egunero asanblada, bazkari autogestionatua eta auzolana. Hau da, debate eta erabaki konpartituak, komunitatea eta espazio okupatuaren berreskuratzea bergizarteratzeko.

Aipaturiko ohiko jardunaz gain, 19:00etatik aurrera kultur, formakuntza eta aisirako tartea ere bada. Kasurako, aste honetan “Bizikidetza tailerra“, “Grezia, desobedientziaren duintasuna“, “Zinedebatea (120 pulsaciones por minuto)” eta “Eskola ibiltariaren aurkezpena / Pintxopote / Txasko bakarlari“. Gogoz eta indartsu ekin diote gazteek proiektuari!

Aste honetako egitaraua (uztailak 2-8):

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena