“D ereduan, #EgunOn” Sortzen aurrematrikulazio kanpaina

Jakina denez otsailaren 1etik 7ra dugu datorren aurrematrikulazio kanpaina. Orain arte D ereduaren aldeko Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua eta Euskaldun eleaniztuna, euskaratik mundura! aurkeztu baditugu, gaurkoan Sortzen elkartearen txanda izan da: D ereduan, #EgunOn.

Kanpaina honen baitan eta Nafarroako erdialde eta hegoaldeari begira, hainbat ekimen bultzatuko dituzte Haizea Dinamikaren baitan, besteak beste 2.000 aleko Egunkaria (Nafarroako hegoaldean irekitzen ari diren D ereduko lerroen esperientziak jasotzen dituena), D ereduaren inguruko hitzaldiak (Urtarrilak 23 Allon) eta Euskaraz Mintza jolas tailerrak (Urtarrilak 27 Antzinen eta Urtarrilak 29 Allon).

Egunkariko pasartea, Tafallako eskolara irakasle Lizarraldetik:

Tafallara Lizarraldetik irakasle

Egunkariko pasartea, Antzingo eskolak ere D eredua estreinatu du:

Antzingo eskolan ere

Aurreko artikuluaEuskaldun eleaniztuna, euskaratik mundura! Ikastolen kanpaina
Hurrengo artikuluaHaur zinema euskaraz Lizarrako Llanosen: “The jungle bunch: Oihaneko kuadrilla”