Bardoak bueltan dira eta “Lizaharrak” haiekin

Hemen dira berriz ere Bardoak, otsailaren 2tik martxoaren 24ra bitarte Nafarroako taldekako bertso egitasmoaren IV edizioan. Bertso egitasmoan 16 talde eta 113 lagun (hauetatik 74 bertsolari) ariko dira. Taldeen banaketa geografikoa, aldiz, Nafarroa iparraldean 9 talde (Malerreka-Baztan, Leitza, Hendaia-Auritz-Lesaka, Bera, Larraun-Araitz, Sakana -2-, Lesaka eta Pirinioak), Iruñerrian 6 talde (Barañain -3-, Iruñea -3-) eta Lizarrako taldea: Lizaharrak.

Lizarrako taldeak saio banatan abestuko du, otsailaren 10ean Errazkinen eta otsailaren 16an Lizarran. Orain bi urte ekin zion Lizarrako bertso taldeak Bardo izaterai, 2016ko hartan Lizarrako Kardoak izenarekin parte hartu zuten, eta gainera, errebelazio taldearen saria jaso ere!

Lizarrako Kardoak 2016ko Bardoetan
Lizarrako kardoak 2016

Lizaharrak 2018ko Bardoetan
Lizaharrak 2018

Iritsi dira Bardoak Nafarrora

Talde lana, oinarrian.Bertso-eskoletatik abiatuta, bertso-eskolen sarea eta bertsozaletasuna indartzeko xede du Bardoak 2018 egitasmoak. Era horretan, bertsolari eta bertsozaleen harrobia berritzea da helburu, bertsolari berriei plazak eskainiz eta esperientzia handiagoko bertsolariekin kantatzeko aukera emanez, eta hala, bertsoaren sarea trinkotuz. Era berean, bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera berritzailea eskaintzeko asmoa du ere Bardoak 2018 taldekako egitasmoak, Nafarroako kultur eskaintzan bere tokia egonkortuz.

Sarean antolatutako egitasmoa.Taldeen artean banatuko dira txapelketako zereginak. Hala, talde bakoitzak gutxienez bi saiotan kantatzeko ardura izango du, beste multzo bateko saio baterako gaiak prestatuko ditu, eta azkenik, beste saio bat epaitzeko ardura izango du. Horiekin batera, entzuleek ere izango dute saioak epaitzeko.

Hamaika Telebistan, Gurean Gaur albistegian:
Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenak, laugarren edizioa izango du

Larraungo saioa, otsailak 10: Bi dozena eta Lizaharrak
Larraun

Lizarrako saioa, otsailak 16: Lizaharrak eta Mirristi Drimtin
Lizarrako saioa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena