Atzo, irailak 11 astelehena, Begiraleak Eragile ikastaroaren lehen saioa izan genuen. Azkenean osotara 10 lagunek eman dute izena, Izarbeibarko bat, Irantzu Mankomunitateko lau eta Lizarra zein inguruko beste bost.
Ikasleen profil-profesionala, askotarikoa: aisialdi begirale, gazte teknikari, dantza irakasle, ludotekako eta jantokiko hezitzaile, helduen euskara irakasle, kirol teknikari, soinketa/igeriketa entrenatzaile, mintzakide dinamizatzaile…
Lehen saioan oinarrizko dekalogoa eta ezagutza soziolinguistikoak aztertu dira, hala nola “Hau jolasa baino gehiago da“ eskuliburua banatu, hurrengo bietan gai praktikoagoak landuko dira: norberaren jardunera egokitutako baliabide eta estrategiak.