Begirale, hezitzaile, entrenatzaile… bazara: BEGIRALEAK ERAGILE ikastaroa

Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea atalak begirale, hezitzaile, jantokietako zaintzaile, entrenatzaile… eta oro har aisialdia lanbide duten profesional ororentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Dindaia Fundazioak eskainiko du. Ikastaro bera hainbat aldiz eskainiko da, bakoitza Nafarroako leku batean. Honela, Lizarrari irailaren 11, 12 eta 13a egokitu zaio, goizeko 9:30etik 12:30era, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean.

Ikastaroa, osotara, 9 ordukoa izanen da hiru egunetan banatuta. Doakoa, baina izena eman beharra dago leku mugatuak baitaude. Ikastaroaren hasieran “Hau jolasa baino gehiago da” banatuko da, “hezitzaileak euskara sustatzeko eskuliburua: baliabideak eta tresnak“, eta amaieran ikastaroa egin izanaren ziurtagiria.

Aisialdian ondo pasatuz bizitzarako hezten gara. Euskara jolasarekin, ongi pasatzearekin lotuz, emozioekin lotzen dugu. Euskaraz emozionatzen garenean, euskara geureagoa da. Aisialdiko profesionalaren hizkuntzen kudeaketa egokia lanaren parte da, kalitatea da. Horretarako ingurunea ezagutu, estrategiak eta baliabideak behar ditu hezitzaileak. Hau dena jorratzeko, eman izena BEGIRALEAK ERAGILE ikastaroan, Lizarran irailaren 11, 12 eta 13an. Ikastaroan, besteak beste, honakoa jorratuko da:

  • Hezitzaileentzako Nafar Gobernuak argitaratutako gidaren aurkezpena. Nafarroako euskararen egoera eta oinarri soziolinguistikoak.
  • Aisialdiko jarduerak. Euskara sustatzeko estrategiak eta teknikak.
  • Euskara sustatzeko baliabideak eta ondorioak.

Izena emateko: esther@dindaia.eus edo 948 26 62 40 (Dindaia). Bidali beharreko datuak: izen-abizenak, N.A. zenbakia, jaiotze data, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, herria eta lanpostua.

Antolatzaile: Nafarroako Gobernua (Euskarabidea). Ikastaroa eman: Dindaia Fundazioa. Laguntzaile: Nafarroako tokiko euskara zerbitzuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena