“Hau jolasa baino gehiago da” eskuliburua pdf-n (Begiraleak Eragile ikastaroan banatuko)

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Hau jolasa baino gehiago da eskuliburua argitaratu berri du. Gida honek haurren eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Honenbestez, begiraleek euskararen erabilera sustatzeko estrategia eta baliabideak jasoko dituzte.

Begilareentzat eskuliburua zabaltzeko 9 prestakuntza ikastaro antolatu ditu irailaren hasieratik abenduaren bukaera bitartean; hauen artean lehen ikastaroa Lizarran izanen da: irailaren 11, 12 eta 13an, 9:30etik 12:30era Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Klikatu hemen BEGIRALE ERAGILE ikastaroan izena emateko.

Eskuliburua zazpi atal nagusitan banatzen da eta lehen bietan (AISIAN HEZTEN eta GAZTE NAFAR EUSKALDUNAK) testuinguruan kokatzen baitu, aisialdiaren garrantzia eta Nafarroako testuinguru soziolinguistikoa. Ondoren, OINARRIZKO IRIZPIDEAK azaltzen dizkigu (Dekalogoa, Teknikak erabili baino lehen, Erabileraren inguruko 5 gogoeta, Zer egin beharko genuke?, Zer ez genuke egin beharko?).

Oinarriak finkatuta, begirale jakinei egokitutako proposamenak egiten dituzte: JARDUEREN EZAUGARRIETARA EGOKITUTAKO PROPOSAMENAK. Atalak lau jarduera-mota ezberdintzen ditu: Kirol entrenatzailea, Kultura jarduetarako irakaslea (Antzerki, Dantza eta Musika), Aisialdiko hezitzailea (Ludotekan, Udalekuetan, eta Gaztelekuan) eta Jantokiko hezitzaileak.

Bosgarren puntuan PRAKTIKARAKO BALIABIDEAK ETA AZKEN GOMENDIOAK ematen ditu: Hizkuntza errutinak (Eguneroko errutinak, Abestiak eta leloak dituzten jolasak), Hizkuntza jolasak (aktiboak eta lasaiak), Euskara ardatz (Irratsaioa, aldizkaria, etab, Antzerkiak, Karaokeak, Ipuinak, Asmakizun jolasak, Jarduera jarraituak), Beste eraginbide batzuk (Hizkuntza paisaia, Musika eta Kultura kontsumoa) eta Azken gomendioekin amaitzen da atala. Bukatzeko eranskin erabilgarri batzuk eta bibliografia genituzke.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena