Zinema: Maspalomas

Irailaren azken asteburuan eta urriaren lehenbizikoan, Maspalomas filma Los Llanos Kulturagunean. Zilarrezko Maskorra Donostian, lehen asteburuaren arrakastaren ondoren urriaren 4an 19:30ean; 5ean 17:00etan eta 19:45ean; 6an 20:15ean. Sarrerak eta ordutegiak online.

Sinopsia: Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena